Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea itxiko dute bihar

Andoni Elduaien 2022ko urt. 23a, 12:23
Lanak egiten ari diren gunea. (Aldundia)

Hirugarren erreia eraikitzeko lanekin jarraituko dute bihar Aizpurutxon, eta 13:00 ingurutik abisu berria ematen duten artean egongo da itxita bi herrien arteko errepidea.

Bihar, astelehena, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepide zatia itxi egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, errepidea hobetzeko egiten ari diren obren ondorioz itxiki dute errepidea 13:00 inguruan. 

Errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide