Xabi Oroz: "Ondo nago, eta gustura sentitzen naiz jokatzen nahiz entrenatzen"

Maialen Etxaniz 2022ko urt. 21a, 16:00

Iazko apiriletik jokatu gabe egon ondoren, itzuli da kantxara Acunsa Gipuzkoa Basketeko kapitaina, Xabi Oroz saskibaloi jokalari azkoitiarra. Iazko apirilean belaunean egindako lesioaren ondorioz, saskibaloian ezin jokatuta egon da, baina lesiotik osatu ondoren, igandean itzuli zen jokora, Praten kontrako partidan. Azken hilabeteez, gaur egungo egoeraz, taldeaz nahiz ISBren aurkako derbiaz solastu gara berarekin.

Lesioaren osteko hilabeteak "gorabeheratsuak" izan zirela azaldu du Orozek, baina profesionalen nahiz ingurukoen laguntza handia jaso duela aitortu du, eta horrek "indar handia" eman diola. Hori dela eta, nahiz eta une batzuetan jokorako grina galdu, pixkanaka-pixkanaka lehiakortasunerako harra "piztu" zitzaiola ere kontatu du.

Gaur egun "ondo" dagoela adierazi du azkoitiarrak, baina oraindik lanean jarraitzearen garrantzia ere jarri du mahaigainean. Datozen aste eta hilabeteetan profesionalen argibideei jarraituko die Acunsa Basketeko kapitainak, eta hurrengo partidetan kantxan arituko dela aurreratu du. ISBren aurkako derbia otsailean izango dela ere jakinarazi du Orozek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide