Marea Urdinak batzar orokorra egingo du datorren larunbatean

Andoni Elduaien 2022ko urt. 23a, 09:00
Asanblada bateko artxiboko irudia. (Marea Urdina)

Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da batzarra, 11:00etan hasita. 2021eko jardunaren errepasoa nahiz etorkizunerako erronkak izango dituzte hizpide.

Marea Urdina elkarteak batzar irekia egingo du datorren larunbatean, urtarrilak 29, Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 11:00etan hasita, hainbat gai landuko dituzte. Besteak beste, 2021ean egindako ekintzak eta balantze ekonomikoa aurkeztuko dituzte elkarteko kideen nahiz herritarren aurreran.

Era berean, elkarteak datozen urteetarako zein erronka dituen ere jakinaraziko dute batzarrean; norbanakoek beraien ekarpenak egiteko tartea ere izango dute. Marea Urdinak, gainera, umeen zaintza zerbitzua eskainiko du batzarrak irauten duen bitartean. Zerbitzua erabili nahi dutenek, info@mareaurdina.org helbide elektronikora idatzi beharko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide