San Sebastian egunez, danborrada egin dute Floreaga ikastetxean

Andoni Elduaien 2022ko urt. 20a, 18:30

Umeek taldeka eta beren geletan egin dute danborrada aurten, COVID-19agatik.

San Sebastian egunez, urteroko danborrada egin dute gaur, osteguna, Floreaga Salestar Ikastetxeko haurrek. Ikasleek ikastetxeko geletan edota barruko patioan jo dituzte sansebastianetako doinuak. Beste urteetan jendaurrean eta atari zabalean egiten dute danborrada, baina, COVID-19a tarteko, aurten danborrada beren artean egitea erabaki dute ikastetxean.

Argazkiak: Floreaga ikastetxea

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide