'Peru krokodiloa' ikuskizuna otsailaren 26ra aurreratu dute

Kantu Kolorek 'Ametsen urtebetetzea' emanaldia eskaini zuen iazko urtarrilean Elkargunean. (Ihintza Elustondo)

Kantu Kolore taldea apirilaren 9an zen ikuskizuna eskaintzekoa, baina, azkenean, otsailaren 26an, larunbata, igoko dira Baztartxoko agertokira.

Azkoitiko Udalaren Kultura Sailak askotariko ikuskizunak eskainiko ditu apirilera bitartean Baztartxo antzokian, eta horietako baten data aldaketa iragarri du erakundeak. Hain zuzen ere, Kantu Kolore taldeak eskaini behar zuen Peru krokodiloa ikuskizuna apirilaren 9tik otsailaren 26ra, larunbata, aurreratu dute; 17:00etan hasiko da ikuskizuna Baztartxon, eta laster jarriko dituzte sarrerak salgai Azkoitiko Udalaren webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide