Azkoitiko KZguneak otsaileko plangintzaren berri eman du

Andoni Elduaien 2022ko urt. 19a, 10:15

Azkoitiko KZguneak datorren hileko plangintza aurkeztu du. Euskarazko ikastaroak zein diren eta horietan izena nola eman daitekeen gogorarazi du.

KZguneak otsaileko plangintzaren berri eman du. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek hiru bide dituzte izena emateko: KZgunera joan, aldez aurretik hitzordua eskatuta; zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da; KZgunearen webgunean ere eman daiteke izena. Modu horretan izena emateko, ordea, derrigorrezkoa da erabiltzailea izatea.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideoak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Elkarguneko lehen solairuan. Astelehenetik ostiralera bitartean egon ohi da irekita zentroa, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, KZgunearen ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke. Honako hauek dira otsailean Azkoitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 14an eta 15ean, 16:00etatik 18:00etara.

Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamalau ordu.
  • Otsailaren 1etik 9ra, 16:00etatik 18:00etara.

Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 10ean eta 11n.

Editatu bideoak zure Smartphonearekin

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 15ean eta 16an, 16:00etatik 18:00etara.

Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Otsailaren 28an, 16:00etatik 18:00etara.

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 17an eta 18an, 18:00etatik 20:00etara.

Ikasi HTML programatzen

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Otsailaren 14tik martxoaren 2ra.

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 25ean eta 28an, 09:00etatik 11:00etara.

Erosketa eta ordainketa segurua Interneten

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 18an eta 21ean, 18:00etatik 20:00etara.

Online izapideak Osakidetzarekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 24an eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara.

Online izapideak Osakidetzarekin

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Otsailaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide