San Sebastian egunean, Donostiako erdigunean ez dute geldialdirik egingo UK01 lineako autobus zerbitzu gehienek

Julene Frantzesena 2022ko urt. 18a, 11:27
Autobus bat.

Azpeitia eta Donostia arteko UK01 lineako autobusak Donostiako erdigunean ez du geldialdirik egingo ostegunean, 08:45etik 20:05era bitarteko zerbitzuetan. Azkoititik Donostiara joaten diren eta Donostiatik Azkoitira itzultzen diren goizeko lehen hiru autobus zerbitzuek eta gaueko azken biek ohiko ibilbidea egingo dute.

Ostegunean, San Sebastian egunez, UK01 lineako hainbat autobusek Donostiako erdigunean ez dute geldialdirik egingo 08:45eko zerbitzutik 20:05era arteko zerbitzura bitartean. Azkoititik abiatzen diren autobusak zuzenean Donostiako autobus geltokira joango dira, eta Azkoitira ere geltokitik zuzenean itzuliko dira, erdigunetik igaro gabe.

Horrenbestez, Azkoititik Donostiara 08:45 eta 18:45 bitartean abiatzen diren zerbitzuak Donostiako geltokian geldituko dira, eta han ordu laurdena igarota, Donostiako erdigunean geldialdirik egin gabe, Azkoitira itzuliko dira 10:05 eta 20:05 arteko zerbitzu guztiak –ateratzeko ordua iristen denetik, ordulaurdenez izango dira horiek geltokian–.

Dena den, Azkoititik Donostiara joaten diren eta Donostiatik Azkoitira itzultzen diren goizeko lehen hiru autobus zerbitzuek eta gaueko azken biek ohiko ibilbidea egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide