Zein da 'txafaburue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko urt. 21a, 09:00
Andramaixetako txupinazoko irudia.

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'aixetute ibili' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'txafaburue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txafaburue hitza erabiltzen da Azkoitian suziria adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gure herriko jaixetan eoteien txafaburuk zaratsuek iziteie".
  • Euskara batuan: "Gure herriko festetako suziriak zaratatsuak izan ohi dira".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide