Plaza Ondo elkarteak bidaia antolatu du Madrilera

Madrilera joango dira jubilatuen elkarteko kideak, martxoan. (Argazkia: Peakpx)

Datorren asteazkenetik otsailaren 2ra bitartean, 10:00etatik 12:00etara bitartean egunero eman ahalko da izena jubilatuen elkarteko bulegoan. Martxoaren 5etik 8ra bitartean egingo dute egonaldia Plaza Ondoko kideek Madrilen. 

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bidaia egingo du Madrilera martxoan; hain zuzen ere, martxoaren 5etik 8ra bitartean egingo dute egonaldia. Bidaiarako izen-ematea asteazkenean, urtarrilak 19, irekiko du jubilatuen elkarteak. Bidaian parte hartu nahi duten herritarrek otsailaren 2ra arteko epea izango dute izena emateko. Plaza Ondo elkarteak Kultur Etxean duen bulegoan eman beharko da izena, 10:00etatik 12:00etara bitartean.

Bidaian parte hartu nahi dutenek 240 euro ordaindu beharko dute. Prezio horren barruan sartzen dira lau izarreko hotelean bi lagunentzako logelan hiru gau nahiz gosaria eta komunarekin nahiz WIFIarekin hornitutako autobuseko bidaia. Banakako logela nahi dutenek, berriz, 135 euro gehiago ordaindu beharko dute, eta hautazko deuseztapen asegurua eskuratu nahi dutenek 10 euro gehiago.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide