Naia Arrizabalagak bigarren saria eskuratu du San Antontxu bertso paper lehiaketan

Nerea Uranga 2022ko urt. 16a, 19:55
Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra Urko EgaƱa bertsolari azpeitiarrarekin, Mungian.

Mungian (Bizkaia) antolatzen duten bertso paper lehiaketaren XXIV. edizioan izan da saritua bertsolari azkoitiarra, gazteen mailan.

Hasieraren amaiera izenburuko bertso sortarekin San Antontxu XXIV. bertso paper lehiaketan gazteen mailako bigarren saria eskuratu du Naia Arrizabalaga azkoitiarrak. Haren aurretik, lehen saria, Izaro Bilbao mungiarrak eskuratu du Argitik itzalera izenburuko bertso sortarekin.

2020ko San Antontxu bertso paper lehiaketan ere gazteen mailako bigarren saria eskuratu zuen Arrizabalagak, ordukoan Larrosaren arantza izenburuko bertso sortarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide