Datozen asteetako kultur ekitaldietarako sarrerak salgai daude dagoeneko

Mailo Oiarzabal 2022ko urt. 15a, 11:49
Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak 'Lehendakari gaia' komedia taularatuko dute Baztartxon otsailaren 5ean.

Gaurko Kopaz kopa antzelanerakoak ez ezik, urtarrilaren 22ko Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundu bira dantza ikuskizunerako, hilaren 29ko Tartalo, gaztaren sekretua haurrentzako ikuskizunerako eta otsailaren 5eko Lehendakari gaia antzelanerako txartelak eros daitezke entradium.com atarian.

Apirila bitartean hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izango da Baztartxo antzokian, eta horietako batzuetarako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte Interneten. Hain zuzen ere, urtarril bukaera arteko emanaldietarako eta otsaileko lehen hitzordurako sarrerak dira entradium.com atarian jarri dituztenak.

Gaurko Kopaz kopa antzelanerakoak ez ezik, gaur zortzi –urtarrilaren 22an– Kresala taldeak emango duen Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundu bira dantza ikuskizunerako, hilaren 29ko Tartalo, gaztaren sekretua haurrentzako ikuskizunerako (Logela Multimedia) eta otsailaren 5eko Lehendakari gaia antzelanerako (Txalo) txartelak eros daitezke dagoeneko. Haurren ikuskizunerako sarrerak 4 eurotan daude salgai, eta gainerako ikuskizunetarakoak, berriz, 8 eurotan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide