Alejandro Zabalak irabazi du Anaitasunaren Gabonetako zozketa

Andoni Elduaien 2022ko urt. 14a, 08:07
Zabala, ezkerrean; Maruri, erdian; Rural Kutxako kidea, eskuinean. (Argazkia: Anaitasuna)

Anaitasuna futbol taldeak atzo arratsaldean eman zion irabazleari zozketaren saria. Rural Kutxaren bulegoan egin zuten sari banaketa ekitaldia.

Alejandro Zabala Ali-k irabazi du Anaitasuna futbol taldearen aurtengo Gabonetako zozketa. Aitor bere semeak Ohorezko Jubenil mailan jokatzen du, eta haren txartel sortan zuen Errege egunean, urtarrilaren 6an, zozkatu zuten 41.665 zenbaki irabazlea. 

Zzken asteetan Rural Kutxaren bulegoko erakusleihoan egon den 1.200 euroan baloratutako sorta irabazi du Zabalak, baita 1.200 euro ere. Atzo, osteguna, arratsaldean jaso zuen irabazleak saria Borja Maruri Anaitasuna futbol taldeko zuzendaritzako kidearen eskutik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide