'El lodo' eta 'El valle de las linternas' filmak emango dituzte igandean eta astelehenean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko urt. 12a, 08:45
'El lodo' filmaren irudia.

Larunbatean, Kopaz kopa antzezlana eskainiko dute Baztartxon, eta beraz, ez da film emanaldirik izango. Igandean eta astelehenean eskainiko dituzte, beraz, filmak, antzokian.

Igandean eta astelehenean, El lodo eta El valle de las linternas filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Igandean, 17:00etan, haurrentzako El valle de las linternas eskainiko dute, eta 19:30ean, El lodo filma. Astelehenean, ikuslearen eguna, berriz emango dute El lodo filma.

Larunbatean, aldiz, ez dute filmik emango Baztartxon; izan ere, Ados Teatroa konpainiak Kopaz kopa antzezlana aurkeztuko du Azkoitian. Obra 19:00etan hasiko da antzokian, eta emanaldirako sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke, 8 euroan. Maxixatzenek, berriz, udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bihar, osteguna.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

El lodo filma:

El valle de las linternas filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide