Errege eguneko loteriaren saritutako bi dezimo saldu dira Azkoitian

Julene Frantzesena 2022ko urt. 6a, 12:52
Amalur saltokian saldu dute saritutako dezimoa.

44.469 izan da bigarren zenbaki saritua, eta zenbaki hori zuen bi boleto saldu dituzte Azkoitiko Amalur saltokian. Dezimo horien jabeek 75.000 euro irabazi dituzte.

Errege eguneko loteriaren zozketa egin dute dagoeneko, eta sari potolorik ez, baina zerbait utzi du Azkoitian. Izan ere, Julio Urkixo kaleko Amalur saltokian saldutako bi dezimo sarituak izan dira. Hain zuzen ere, 44.469 izan da bigarren zenbaki saritua, eta zenbaki hori zuten bi boleto saldu dituzte Azkoitiko denda horretan. Horien jabeek 75.000na euro irabazi dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide