Arratsalde ederra pasatu dute ikusleek 'Organik' antzezlanarekin

Anartz Izagirre 2022ko urt. 4a, 18:15
'Organik' antzezlaneko irudi bat. (Andoni Elduaien)

17:00etan hasi da emanaldia, Elkargunean, eta hainbat herritar joan dira ikustera. Mr. Natural pertsonaiaren abenturak kontatzen ditu antzezlanak.

Udalak Gabonetarako antolatutako ekintzen barruan, bi antzezlan ikusteko aukera izan da egunotan. Atzo, astelehena, Magiklown antzezlanaz gozatzeko aukera izan zen; gaur, berriz, Organik antzezlana izan da ikusgai Elkargunean, 17:00etan hasita. Mr. Natural pertsonaia da obrako protagonista, eta, besteak beste, haren ibilerak kontatzen dira bertan. Gozatu ederra hartu dute emanaldira joan diren haurrek, gazteek zein helduek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide