Oporrak amaitzearekin, aurrez aurreko eskoletara itzuliko dira ikasleak

Julene Frantzesena 2022ko urt. 4a, 13:07
Xabier Munibe Ikastolaren ataria.

Espainiako Gobernuko eta autonomia erkidegoetako ordezkariak gaur bildu dira eskolen nolakotasunaz hitz egiteko, eta horiek erabaki dute ikastetxe guztietan eskolak aurrez aurre eskaintzea Gabonetako oporren ostean.

Gabonetako oporrak amaitzearekin, aurrez aurreko eskolak izango dituzte ikasleek. Espainiako Gobernuko eta autonomia erkidegoetako ordezkariak gaur bildu dira eskolen nolakotasunaz hitz egiteko, eta horiek erabaki dute ikastetxe guztietan eskolak aurrez aurre eskaintzea Gabonetako oporren ostean.

Espainiako Gobernua eta erkidegoak aurrez aurreko eskolen aldeko jarrera agertu dute, eta hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileek ere bai, hala nola familiek, ikasleek, ikastetxeek, unibertsitateek eta sindikatuek.

Koronabirusaren pandemia hasi zenean, 2020ko martxoaren 18an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe guztiak epemuga jakinik gabe itxi zituen Eusko Jaurlaritzak. Urte hartako maiatzaren 25era arte etxean izan ziren ikasleak, baina orduz geroztik, hainbat protokolo aldaketa eginda, ikastetxeak zabalik izan dira.

Dena den, hainbat koronabirus kasu tarteko, ikastetxeetako hainbat gela itxi dituzte 2020 eta 2021 urteetan. Zehazki, iazko urtearen amaieran, Haur Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 460 ikasgela zeuden itxita Araban, Bizkaian eta Gipuzkoako ikastetxeetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide