'Fue la mano de Dios', 'Cazafantasmas' eta 'La familia perfecta' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxo antzokian

'La familia perfecta' filmaren irudi bat.

Ostiralean, igandean eta astelehenean eskaniko dituzte filmak herriko antzoki nagusian. Larunbatean, berriz, ez dute filmik eskainiko, Ruper Ordorikak kontzertua emango baitu Baztartxon.

Fue la mano de DiosCazafantasmas: más allá, eta La familia perfecta filmak emango dituzte datorren ostiraletik astelehenera bitartean, Baztartxo antzokian. Zinetogram taldeak antolatuta, Fue la mano de Dios zine forum saioa egingo dute ostiralean Baztartxon, 19:30ean. Igandean, aldiz, Cazafantasmas: más allá haurrentzako filma emango dute 17:00etan; ondoren, 19:30ean, La familia perfecta ikusi ahal izango da. Astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan emango dute bigarrenez La familia perfecta filma. Larunbatean, ostera, ez da emanaldirik izango antzokian, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko baitu, 19:00etan.

Hona hemen film guztien aurrerapen bideoak:

Fue la mano de Dios filma:

Cazafantasmas: más allá filma:

La familia perfecta filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide