'Magiklown' pailazoen ikuskizunaz gozatu dute hainbat herritarrek Elkargunean

Anartz Izagirre 2022ko urt. 3a, 18:15
'Magiklown' ikuskizuneko irudi bat. (Andoni Elduaien)

17:00etan hasi da ikuskizuna, eta hainbat herritar joan dira ikustera. Magia eta pailazoen ikuskizuna uztartzen dituen emanaldia da Magiklown.

Magiklown ikuskizunaz gozatzeko aukera izan da gaur, astelehena, Elkargunean. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas dira ikuskizuneko protagonistak, eta magia nahiz pailazoen ikuskizuna uztartzen dituzte saioan. Besteak beste, hainbat magia trikimailu egin dituzte herritarren aurrean, eta gozatu ederra hartu dute emanaldira joan direnek.

Hainbat herritar joan dira emanaldia ikustera. (Andoni Elduaien)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide