Azkoitiarren doinuak

Esther Suduperen euskal kanta gogokoenak

Azkoitiarren doinuak serieari jarraipena ari da ematen Maxixatzen.eus. Esther Sudupe Azkoitiko GIBeko koordinatzailea da serieko zortzigarren protagonista. Honako bost euskal abesti aukeratu ditu hark.

  • Sustraiak han dituenak (Mikel Laboa): "Gizakiarentzat oinarri diren sustraietaz eta horiek atzean uzteak sortzen duen nekeari buruz hitz egiten duelako da nire abesti kutunetako bat".

  • Zure ahoan lore bat (Gatibu). "Hizkuntzak eskaintzen dituen aukera eta aberastasuna gailentzen dira abestian".

  • Orfidentalak (Anari). "Doinuaren indar eta hitzek esaten dutenaren gertuko ulermen aukera dudalako aukeratu dut abestia".

  • Gernikan (Ken Zazpi). "Gertu izandako gertakari larri bat gogorazten du abestiak; horregatik aipatu dut".

  • Infernuko atean (Hertzainak). "Oroimen bikainak ekartzen dizkit abesti honek".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide