Eman daiteke izena urtarriletik apirilera bitarteko Gazteria Sailaren ekintzetan

Anartz Izagirre 2022ko urt. 3a, 15:42
Kodeka robotika saio bateko irudia. (Azkoitiko Udala)

Kodeka lantegien izen-ematea urtarrilaren 9an amaituko da, eta beste saio guztiena, 15ean. Askotariko ekintzak ezarri dituzte adin talde desberdinentzat.

Azkoitiko Udalaren Gazteria Sailak hainbat ikastaro eskainiko ditu Elkargunean urtarriletik apirilera bitartean, eta dagoeneko ireki da saio horietan izena emateko epea. Honako ekintzak eskainiko dituzte: Kodeka robotika saioak, brikolajea eta artisautza, Eskuz arte txokoa, 3DIKA irudi eta soinu lantegia, grafismo lantegia, cycling-a, muskulazioa, total training-a eta eskalada saioa. Honako lotura honetan bete daitezke izen-emate orriak, eta bertan ikus daitezke saio bakoitzaren ingurko xehetasunak ere.

Kodeka lantegietarako izen-ematea urtarrilaren 9an bukatuko da, eta gainontzeko ekintzena urtarrilaren 15ean.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide