2021ean Maxixatzen.eus-en gehien irakurri diren hamar albisteen zerrenda

Maxixatzen.eus 2022ko urt. 1a, 09:00
Otsailean hainbat herritar atera ziren kalera hainbat gaztek jasandako "polizia erasoa" salatzera.

2021a ere COVID-19aren pandemiak jotako urtea izan da, baina Azkoitian izan dira bestelako albisteak ere. Maxixatzen.eus-ek horien berri eman du urte guztian zehar, baina batez ere, hainbat herritarren heriotzek eta otsailean Ertzaintzaren eta gazte batzuen artean izan zen gertakariak piztu dute herritarren interesa.

Honako hauek dira bukatu berri den urtean webgune honetan gehien irakurri diren albisteak:

1.- Saioa Alberdiren gutuna: 'Umeak konfinatuta, gurasoak babesik gabe'.

2.- Trikiti doinuekin agurtu dute Landakanda.

3.- Jexux Andueza pilotari ohia hil da.

4.- Jendetza bildu da plazan, atzo iluntzeko gertakariak salatzeko.

5.- Azkoitiko Gazte Asanbladaren Komunitateko ekarpena: Atzoko eraso poliziala salatzeko mobilizazioa gaur, 19:00etan, plazan.

6.- Kruz Mari Alberdi Poxpi hil da.

7.- 49 kasu positibo baieztatuta, perimetralki itxiko dute Azkoitia bihartik aurrera.

8.- Javier Zubizarreta alkateak "egonezina" azaldu du herriko egoera epidemiologikoaren aurrean.

9.- Herri txiki, infernu handi saioa grabatu dute Azkoitian.

10.- Moto gidari bat hil da istripuz Azkarate gainean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide