Txalkor txistulari taldeak kalejira egin du herriko kaleetan zehar

Anartz Izagirre 2021ko abe. 31a, 11:25
Txalkor txistulari taldearen emanaldiko irudi bat, Balda plazan. (Azkoitiko Udala)

11:00etan hasita egin dute kalejira, eta txistu hotsez alaitu dituzte herriko bazterrak. 12:00etan, bestalde, Udal Musika Bandaren kalejira izango da.

Urtea ondo amaitzeko, Txalkor txistulari taldeak kalejira egin du herriko kaleetan zehar, eta eguraldia lagun, musikaz alaitu dituzte Azkoitiko bazterrak. Txistu hotsak, gainera, ez dira izango gaur entzungo diren doinu bakarrak; izan ere, Azkoitiko Udal Musika Bandak herriko kaleak alaituko ditu 12:00etatik aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide