Ruper Ordorikak kontzertua emango du urtarrilaren 8an, Baztartxon

Musikariak Amour eta toujour disko berria aurkeztuko du Baztartxon, 19:00etan hasita. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Ruper Ordorikak kontzertua emango du urtarrilaren 8an, larunbatez, Baztartxo antzokian. Musikariak zuzenean aurkeztuko du azaro erdialdean argitatu zuen Amour eta toujour disko berria. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta dagoeneko salgai daude sarrerak, Entradium plataforman.

Musikariak azaldutakoaren arabera, Kuban bizi izandakoak eragin handia izan du haren bizitzan. Horregatik, disko bat osatu du Kubako doinuen moldera egindako abestiekin, sentipen horiek biltzeko asmoz. Horren emaitza da 11 abesti biltzen dituen Amour eta toujour lana.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide