Kantuz inauguratu dute parrokiako Jaiotza

Maialen Etxaniz 2021ko abe. 23a, 20:03

Gaur arratsaldean egin dute Jaiotzaren inaugurazio ekitaldia, eta parrokiako abesbatzak hainbat abesti kantatu ditu. Herriko zenbait ume ere animatu da ekitaldian parte hartzera, eta Din Dan Don abestu dute. Aurtengoan, La Palmako Cumbre Vieja sumendiaren figuratxoa jarri dute Jaiotzan, eta gogoan izan dituzte sumendiaren ondorioak pairatu dituzten pertsonak.

Dagoeneko ikusgai dago Andre Mariaren Jasokundeko parrokiako Jaiotza. Gaur, osteguna, egin dute inaugurazio ekitaldia, 19:00etan hasita, eta herritar ugari bertaratu da hitzordura. Kantuz lagunduta inauguratu dute Jaiotza, bertan izan baitira parrokiako abesbatzako kideak. Horiez gain, herriko hainbat haur ere animatu da abestera, eta Din Dan Don kantua abestu dute. 

Parrokiako taldea hainbat hilabetez aritu da Jaiotza prestatzeko lanetan, eta urtero jarri ohi dituzten figuratxoen artean, aurten La Palmako Cumbre Vieja sumendia jarritu dute, sumendiak kaltetu dituzten pertsonak orituz. Hain zuzen, Jaiotzaren aurrean La Palmako Caritasentzat dirua biltzeko itxulapikoa jarri dute,  sumendiaren kalteak jasan dituztenei laguntzeko asmoz. La Palmako bizilagunak ez ezik, azken urtebetean munduko hainbat muga zeharkatzen bizia galdu dutenak ere oroitu dituzte inaugurazio ekitaldian. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide