Xabier Munibe Ikastolan izan dira goizean Olentzero eta Mari Domingi

Andoni Elduaien 2021ko abe. 23a, 14:02

Goizean goiz jaitsi dira Olentzero eta Mari Domingi herrira, gaur Xabier Munibe Ikastolako neska-mutilekin elkartzeko. Gelaz gela bisitatu dituzte ikasleak bi ikazkinek, eta guztien gutunak jaso dituzte.

Olentzero eta Mari Domingi Xabier Munibe Ikastolan izan dira gaur, osteguna. HHko eta LHko neska-mutilak bisitatu dituzte ikazkinek goizean, gelaz gela. Azken egunetan ondo pentsatu ondoren, gaur Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak eskura emateko aukera izan dute txikienek.

Eguneko bi protagonistek gustura entzun dituzte ikasleen Gabonetako abestiak, eta amaieran areto nagusian ere elkartu dira. Ikastolako balkoitik ere agurtu dituzte ikasleak Olentzerok eta Mari Domingik. Ikasleek eta irakasleek bertsoekin, gabon abestiekin eta "ekarriko, ekarriko" oihuekin agurtu dituzte bi ikazkinak.

Bikoteak, gainera, etxean konfinatuta daude ikasleekin egoteko tartea ere hartu dute, bideo-dei bidez konektatu baitira elkarrekin. Ikazkinek gozokiak ekarri dizkiete ikasleei, eta bueltan Udaberri Guraso Elkarteak emandako otarre eder bat jaso dute Olentzerok eta Mari Domingik, datozen egunetarako indarrak berritzeko.

Honako lotura honetan ikus daitezke goizeko argazki guztiak.

Argazkiak: Xabier Munibe Ikastola

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide