Gabonetako loteriaren bosgarren sariak ilusioa piztu du herrian

Andoni Elduaien eta Ane Olaizola 2021ko abe. 22a, 16:39

Espainiako loteriaren Gabonetako zozketak 2,35 milioi euro utzi ditu Azkoitian. Bosgarren sarietako baten zati bat egokitu da Azkoitian; hain zuzen ere, 89.109 zenbakia izan da sariduna. Zenbaki horren 395 dezimo banatu ditu Kale Nagusiko Fuente de la fortuna administrazioak; horietako batzuk administrazioko leihatilan, eta besteak Jausoro auzoko Goxo Goxo kafetegian eta Aizarnazabalgo Troxka tabernan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide