Zein da 'tripejana' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko urt. 7a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'ondrau' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'tripejana' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Tripejana hitza erabiltzen da Azkoitian urduritasuna adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Azterketako notie jakin arte sekuleko tripejana euki gendun".
  • Euskara batuan: "Azterkatako nota jakin arte oso urduri egon ginen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide