'Mamá o papá' filma emango dute asteburuan Baztartxon

Larunbatean eta igandean emango dute filma. Astelehenean ez da film emanaldirik izango antzokian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'KuiKui' ikuskizuna aurkeztuko baitute.

Datorren asteburuan, 'Mamá o papá' filma eskainiko dute Baztartxo antzokian. Larunbatean, 19:30ean emango dute filma. Igandean, aldiz, 17:00etan eta 19:30ean eskainiko dute. Baztartxoko arduradunek jakinarazi dutenaren arabera, igandeko 17:00etako emanaldirako sarrerak 5 euro balioko du.

Astelehenean ez dute filmik emango; izan ere, 16:00etan eta 18:30ean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek KuiKui ikuskizuna eskainiko dute herriko antzokian. Ikuskizunerako sarrerak online eskuratu ahal dira, Entradium atariaren bidez; sarrerek sei euro balio dute. Erabiltzaile bakoitzak ezingo ditu sei sarrera baino gehiago erosi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide