Azkoitiarren doinuak

Ainhize Azpiazuren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2021ko abe. 22a, 08:50
Ainhize Azpiazu. (Argazkia: utzitako)

Azkoitiarren doinuak serieari jarraipena emango dio Maxixatzen.eus-ek datozen asteetan. Ainhize Azpiazu kirolaria eta Baserria saioaren azken denboraldiko lehiakidea da serieko seigarren protagonista. Bost euskal abesti aukeratu ditu hark, bakoitza arrazoi jakin batengatik.

Kantuz eskertu (Ze esatek!): "Abestiak entzuten ditugunean, guretzat esanahi handia duten pertsonak irudikatu ohi ditugu buruan. Hau horietako bat da. Oso kuttuna eta maitea dut".

  • Malen (Ken Zazpi): "Abestiak ez du inolako azalpenik behar. Familiak babestuta, maitatuta eta eskertuta nagoela gogorarazten dit abestiak. Entzuten dudan bakoitzean oilo-ipurdia jartzen zait abesti honekin, esanahi eta balore handiz entzuten dut eta oso isladatuta sentitzen naiz".

  • Heldu besotik (Egurra Ta Kitto): "Herriaren errealitea islatzen duen abestia da. Gainera, hain beharrezkoak diren elkarren babesa, talde lanaren garrantzia eta leialtasuna bezalako baloreak azpimarratzen ditu".

  • K-Baret (Aitor Leon): "Guretzat horren garrantzitsua den K-Baret antzerki musikalaren nortasunik handiena adierazten duen abestia da. Zerotik sortua da eta obraren atzean dagoen partaide bakoitzaren bihotzetik dago adierazita. Obrak duen historiaz gain, taldekideen bizipen guztien islada da. Aitor Leon, Eneritz Aulestia, Maite Alberdi, Nora Unanue, Jone Larrañaga eta Andrea Pozo abeslarien ahotsak batzen ditu abestiak".

  • Kantu bat (Bulego): "Herriko taldea babestea beharrezkoa da, nola ez. Horrez gain, abestiak eta erritmoak energia ona trasmititzen dit, eta bideoklipak xarma handia duela uste dut. Lagun min bat ere agertzen da".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide