San Jose egoitzan positibo bat egon dela iragarri du Foru Aldundiak

Anartz Izagirre 2021ko abe. 16a, 17:53

Aldundiak gaur eguneratu du adineko egoitzetako egoeraren informazioa, eta lurraldeko egoitzetan, guztira, 21 kasu aktibo daudela nabarmendu du.

Azkoitiko San Jose egoitzan izandako positibo baten berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gaur, osteguna, zaharren egoitzetako egoeraren informazioa eguneratu du erakundeak, eta bertan agertzen denez, azaroaren 29tik 21 positibo aktibo daude lurraldeko egoitzetan —tartean, Azkoitikoa—; horrez gain, koronabirusaz kutsatutako hemeretzi pertsona sendatu dira Gipuzkoan, eta hiru hil. Aldundiak ez du San Joseko pertsona kutsatuaren osasun egoeraren inguruko berririk helarazi.

Zaharren egoitzetako gainontzeko positiboak Arrasateko, Donostiako, Lasarte-Oriako eta Lazkaoko egoitzetan atzeman dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide