Hiru saridun ditu Maxixatzenen Egunean Behineko taldeak

Maxixatzen.eus 2021ko abe. 14a, 13:33

Maxixatzenen taldean 99. postuan, 201. postuan eta 344. postuan sailkatu diren hiru herritarrek sari bana jasoko dute. Horiek urtarrilaren 7a baino lehen jarri beharko dute harremanetan Maxixatzenekin. Zortzigarren denboraldian 826 lagunek parte hartu dute Maxixatzenen taldean.

Bukatu da Egunean Behinen zortzigarren denboraldia, eta Maxixatzenen taldean parte hartu duten hiru lagunek jasoko dute saria. Hain zuzen ere, sailkapeneko 99. postuan, 201. postuan eta 344. postuan sailkatu diren hiru herritarrek sari bana jasoko dute. Honako hauek dira saridunak eta sariak:

99. postuan: Aitor Oteiza erabiltzailea (Earrabeer garagardo artisau sorta bat jasoko du).

201. postuan: Xabier erabiltzailea (Sakona etxaldeko otarrea).

344. postuan: Lurdes erabiltzailea (K5 upategiko txakolina).

Sarien irabazleek urtarrilaren 7a baino lehen jarri beharko dute Maxixatzenekin harremanetan, bazkide@ukt.eus helbidera mezua idatzita edo 673 699 095 telefono zenbakira deituta.

Egunean Behin jokoaren zortzigarren denboraldian 826 lagunek parte hartu dute Maxixatzenen taldean. Codesyntax enpresak garatutakoa da Egunean Behin jokoa, eta herenegun bukatu zen denboraldian 61.288 lagunek parte hartu dute. Ostegunean izango da finala, zuzenean, ETB1en. 21:30ean hasita egingo dute Biba Egunean Behin saioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide