'La Casa Gucci' eta 'Encanto' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko abe. 15a, 08:45

Igandean eta astelehenean eskainiko dituzte filmak Baztartxon. Ostiralean, 'Aita Mari' dokumentala emango dute; larunbatean, berriz, Ispirit taldeak gospel kontzertua eskainiko du antzokian. Bi egun horietan ez da film emanaldirik izango herriko antzokian.

Datorren igandean eta astelehenean La Casa Gucci eta Encanto filmak eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Igandean 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan emango dute La Casa Gucci filma. Haurrentzako Encanto filma, berriz, igandean 17:00etan ikusi ahal izango da Baztartxon.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

La Casa Gucci filma

Encanto filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide