Gospel kontzertua eskainiko du Ispirit taldeak larunbatean

Andoni Elduaien 2021ko abe. 13a, 09:22
Hiru abeslariak, kontzertu batean. (Ispirit taldea)

Larunbatean, 19:00etan hasiko da Ispirit taldearen emanaldia Baztartxo antzokian. Dagoeneko eskura daitezke kontzerturako sarrerak Entradium atarian.

Datorren larunbatean, abenduak 18, Ispirit taldeak gospel kontzertua eskeiniko du Azkoitiko Baztartxo antzokian. Hiru abeslarik eta lau musikarik osatzen dute Ispirit, eta gospel-soul klasikoez eta oinarri espirituala duten XX. mendeko beste abesti batzuez osatutako emanaldia aurkeztuko dute.

Ainhoa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariak Iñaki Miguel pianistarekin elkartu zirenean jaio zen Ispirit taldea. Urteak eman dituzte elkarrekin lanean, blues, soul edo gospel estiloko hainbat proiektutan. Ispirit joera espiritualeko musikan oinarrituta dago eta, batik bat, gospeletik eta souletik edaten du.

Kontzertua 19:00etan hasiko da Baztartxo antzokian. Sarrera 5 euro kostatuko da, eta dagoeneko eskuragarri daude Entradium atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide