Zein da 'ameto eman' Azkoitiko adieraren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko abe. 10a, 09:01

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'konpittie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'ameto eman' adiera hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Ameto eman adiera erabiltzen da Azkoitian, onartu edo amore eman adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: Koldok etzun onartzen bea izentzala Mirenen motxilie puskau zuna, baina azkenin ameto eman beher izentzun, beai botatze zizkoben kulpe danak eta".
  • Euskara batuan: "Koldok ez zuen onartzen Mirenen motxila apurtu zuena bera izan zenik, baina azkenean onartu egin behar izan zuen, berari botatzen zizkioten-eta erru guztiak".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide