'Bolante baten historia' eta 'Cuidado con lo que deseas' filmak ikusgai igandean eta astelehenean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko abe. 8a, 11:03
'Bolante baten historia' filmeko irudia. (Bolante baten historia)

Igandean eta astelehenean eskainiko dituzte bi filmak; izan ere, larunbatean Bost minutun antzezlana taularatuko dute antzokian. 

Bolante baten historia eta Cuidado con lo que deseas filmak emango dituzte igandean eta astelehenean, Baztartxon antzokian. Haurrentzako Cuidado con lo que deseas filma 17:00etan hasiko da, eta helduentzako Bolante baten historia filma 19:30ean. Astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan emango dute Bolante baten historia filma bigarren aldiz. Bolante baten historia filmak Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra Komando Autonomo Antikapitalistetako kidearen desagerpena azaltzen du. Larunbatean ez da film emanaldirik izango antzokian, Bost minutun antzezlana taularatuko baitute 19:00etan.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Bolante baten historia filma

Cuidado con lo que deseas filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide