'Zuk' dokumentalaren emanaldia izango da ostiralean Elkargunean

Anartz Izagirre 2021ko abe. 8a, 08:45

Itsas Salbamendu Humanitarioak antolatutako film emanaldia izango da, eta proiekzioaren ostean solasaldia ere egingo dute.

Etzi, ostirala, Zuk izeneko dokumentalaren emanaldia izango da, 18:00etan hasita, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH) Garapenean Bidelagun egitasmoaren barruan antolatu du saioa, eta filmaren ostean, Aita Mari itsasontzian dauden boluntarioekin zuzeneko konexioa eta solasaldia ere egingo dituzte. Lumaltik Herriak elkarteak, aldiz, podcast saioa egingo du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide