Amaitu dira Azaroaren 25aren harira Malen Etxeak eskainitako hiru tailerrak

Anartz Izagirre 2021ko abe. 6a, 09:38
Malen Etxearen abenduaren 5eko saioa. (Azkoitiko Udala)

Guztira, hiru tailer antolatu zituen udalaren Berdintasun sailak Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, eta atzo izan zen azken saioa, Elkargunean.

Azkoitiko Udalaren Berdintasun sailak antolatuta, hiru tailer eskaini ditu Malen Etxeak Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, eta atzo, igandea, egin zuten azken saioa. Honako hiru tailerrak eskaini dituzte: Mindfulness. Sentitu eta bizi hemen eta orain, Aldaketei aurre egiten eta amets berriak eraikitzen eta Jabekuntzarako antzerkia deiturikoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide