Gogotik ospatu dute Euskararen Eguna ikastetxeetan

Ane Olaizola 2021ko abe. 3a, 17:39

Goizetik arratsaldera bitartean, askotariko ekintzak egin dituzte ikastetxeetan, eta Xabier Munibe Ikastolak, Floreaga Ikastetxeak eta Azkoitia BHIk igorritako irudien bilduma da honako hau.

Abenduaren 3a egun seinalatua izan ohi da ikastetxeetan, Euskararen Egunaren harira, hamaika ekintza egiten baitituzte hango kideek. Beste urte batez, askotariko saioak egin dituzte goizetik arratsaldera bitartean, eta horien artean musikak eta festa giroak ez du hutsik egin euskararen aldeko aldarriak lau haizetara zabaltzeko. Honako hauek dira Floreaga Ikastetxeak, Xabier Munibe Ikastolak eta Azkoitia BHIk gaurko ekintzekin atera dituzten argazkiak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide