Azkoitiko AEK-k 22. Korrikaren aldeko postua jarriko du arratsaldean, plazan

Andoni Elduaien 2021ko abe. 3a, 15:00

18:00etan jarriko dute postua plazan, eta Korrikako produktuak erosteko aukeraz gain, Korrika Laguntzaile egiteko aukera ere eskainiko dute Azkoitiko AEK-ko kideek.

Gaur, abuenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, Azkoitiko AEK-k 22. Korrikako produktuak saltzeko postua jarriko du 18:00etan, herriko plazan. Arropa erosteko ez ezik, Korrika Laguntzaile egiteko aukera ere izango da.

"Hitzekin da 22. Korrikaren lema: hitza eta ekintza. Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Ekiteko ordua da. Orain da unea: euskara hitzetik ekintzetara. Aldekotasunetik konpromisora jo behar da eta konpromisotik eragitera, erakunde orok urrats sendoagoak emateko jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko", azaldu dute Azkoitiko AEK-ko kideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide