BABESTUTAKO EDUKIA

Danobatgroup-en 'Euskaraz izango gara' lehiaketak badu sariduna

Babestutako albistea 2021ko abe. 3a, 16:46

Euskaraz izango gara lema aukeratu du aurten Danobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren lehiaketarako. Kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta gizarte osoari zuzendu die lehiaketa. Duela 21 urtetik ari da kooperatiba taldea bere egunerokotasuna euskaraz izateko lanean. Aurten, 2021-2024 plan estrategikoa diseinatu eta euskara planeko erronkak eta helburuak onartu ditu. Euskaraz izango gara lemak modu argian jasotzen du kooperatiba taldearen erabakia eta konpromisoa.

Danobatgroup industria taldea espezializatuta dago makina-erreminten fabrikazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurreratuetan. Danobatgroup kooperatibaz gain, Danobat, Goiti, Soraluce, Goimek, Latz eta Ideko kooperatibek osatzen dute taldea. 

Danobatgroupek harreman sare zabala du, eta lanerako hizkuntza asko erabiltzen eta kudeatzen ditu. Euskal Herriko lantegietako langile, hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin, ordea, hartua du euskara erabiltzeko erabakia. Horren adierazgarri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak eta lortutako eta lortzeko bidean dauden Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. 

Euskaraz izango gara da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta agertoki hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan... 

Baina, egunerokotasunetik haratago, gizarteari ere euskararekiko duen konpromisoaren berri eman nahi dio Danobatgroupek. 

Aurten, aurreko urteetako bidea jarraituz, lantegiak dituen herrietako herritar guztiengana iritsi nahi izan du Danobatgroupek Euskararen Eguneko lehiaketaren bidez, eta gizarte osora zabaldutako lehiaketak badu sariduna: 

Aitzol Beristain

Zorionak, Aitzol, zuretzat da Bizkaiko zuhaitz-etxe batean gaua bi lagunentzat. 

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik. 

 Euskaraz izango gara

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide