'Azkoitian euskara aske' nahi dutela aldarrikatu dute hainbat eragilek

Maxixatzen.eus 2021ko abe. 2a, 17:16

Euskararen Eguneko aldarrietara atxikitzeko asmoz, Azkoitiko Euskara Mahaia osatzen duten hainbat kidek honako argazki hauek bidali dituzte.

Bihar, abenduaren 3a, Euskararen Eguna izango da, eta urtero bezala, hizkuntza horren aldeko aldarriek hartuko dituzte Euskal Herriko txokoak. Aurten, bigarren urtez, Euskara Mahaiak ez du ekitaldi publikorik antolatu kalean, baina gogoan izan du data seinalatua, eta taldea osatzen duten hainbat eragilek argazkiak atera dituzte beren kideekin, Azkoitian euskara aske pankarta eskuan. Maxixatzeni igorri dizkieten argazkiak dira honako hauek:

Xabier Munibe Ikastola:

Bizilore Eskola Aktiboa:

Floreaga ikastetxea:

Azkoitia BHI:

Izarraitz Lanbide Heziketa:

AEK:

Azkoitiko Udalbatza

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide