Sanandresak 2021

Maila ona XLVII. Kontzejupeko Pilota Txapelketako finaletan

Andoni Elduaien 2021ko abe. 2a, 08:33

Benjamin, alebin, infantil, kadete eta nagusien mailako finalak jokatu zituzten atzo, horietatik lau binakakoak eta bat buruz burukoa.

Atzo, asteazkena, jokatu zituzten XLVII. Kontzejupeko Pilota Txapelketako finalak. Ohiz kanpoko finalak izan ziren atzokoak; izan ere, San Andres eguneko ekitaldiak bertan behera gelditu ondoren, finalak egun bat atzeratu behar izan zituzten. 17:15ean hasita, arratsalde osoan luzatu zen pilotaren festa udaletxe azpiko pilotalekuan.

Oteiza pilota elkarteak antolatutu du beste behin Kontzejupeko pilota txapelketa herrikoia. Urriaren 18an hasi zuten lehia, eta harrezkero, astez aste jokatu dituzte partidak plazako pilotalekuan. Duela bi urte jokatu zen txapelketan baino pilotari gehiagok parte hartu du, gainera, aurten; zehazki, 70 lagun aritu dira txapelketaren 47. edizioan.

Partida guztiak jokatutakoan sari banaketa ekitaldia egin zuten frontoian bertan. Han izan ziren, besteak beste, urte askoan pilotan aritutako herriko aurpegi ezagunak eta Javier Zubizarreta alkatea zein Angel Martin zinegotzia. Hauek izan dira aurten Kontzejupean jokatu ziren sei finalen emaitzak:

Benjaminak

  • Aiur Alkorta - Jokin Alkorta 16
  • Jurgen Aizpurua -Ekain Juaristi 14

Alebinak

  • Erik Ariztegi - Lander Isasa 16
  • Pello Alkorta - Xabat Sudupe 7

Infantilak

  • Eñaut Aldazabal - Jon Arregi 18
  • Julen Etxaniz - Urtzi Segurola 10

Kadeteak

  • Oier Aldazabal 22
  • Inhar Egaña 18

Nagusiak

  • Jon Etxaniz - Markel Andueza 22
  • Iñaki Azkoitia - Aitor Azkoitia 12

Argazkiak: Ane Olaizola eta Azkoitiko Udala

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide