'Petite Maman', 'Way down' eta 'Una familia feliz 2' filmak eskainiko dituzte Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko abe. 1a, 08:25
'Way down' filmaren irudi bat.

Ostiraletik astelehenera bitartean egunero eskainiko dituzte filmak herriko antzokian. Ostiraleko zine foruma Zinetogram taldeak antolatu du.

Datozen egunetan Petite Maman, Way down eta Una familia feliz 2 filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– eskainiko dituzte filma. Hain zuzen ere, ostiralean 19:30ean emango dute Petite Maman zine foruma; larunbatean, ordu berean, Way down filma emango dute; igandean, 17:00etan, Una familia feliz 2 haurrentzako filma ikusi ahal izango da eta 19:30ean, Way down; astelehenean, 20:00etan, berriro ikusi ahal izango da Way down filma.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide