Bertsotan aritu dira Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso San Jose egoitzan

Anartz Izagirre 2021ko aza. 30a, 10:26
Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso, San Jose egoitzan. (Azkoitiko Udala)

Adin Adin programaren barruan eskaini dute saioa bi bertsolariek, eta hainbat egoiliar izan dira saioan.

Martxan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean antolatzen duten Adin Adin programaren seigarren edizioa, eta iazko etenaren ostean, gaur, asteartea, bertso saioa izan da San Jose egoitzan. Ohi bezala, belaunaldi desberdinetako eskualdeko bi bertsolari aritu dira kantuan, eta, aurten,  bigarren urtez jarraian, Eneritz Artetxe azkoitiarra eta Sebastian Lizaso azpeitiarra izan dira bertsotan. Hainbat egoiliar izan dira saioa entzuten, eta giro ederra nagusitu da egoitzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide