Azaroaren 25a

Herriko ikasteetxetan ere indarkeria matxistaren aurkako mezuak zabaldu dituzte

Maxixatzen.eus 2021ko aza. 25a, 15:48

Azaroaren 25eko aldarriekin bat egin dute herriko haurrek zein gaztetxoek beren eskoletan. Besteak beste, tximeleta moreak egin dituzte indarkeria matxista salatzeko.

Herriko ikastetxeetako ikasleek ere lau haizetara zabaldu dute Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguneko aldarria. Floreaga Ikastetxean, Xabier Munibe Ikastolan, Azkoitia BHIn, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan eta Bizilore Eskola Aktiboan hainbat izan dira indarkeria matxistaren aurka egin dituzten ekintzak; esaterako, tximeleta moreak marraztu eta egin dituzte berdintasunaren aldeko mezua zabaltzeko. Honako hauek ikastetxe horietako kideek Maxixatzenera bidali dituzten argazkiak dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide