Udalak balio anitzeko lau peoi kontratatuko ditu

Anartz Izagirre 2021ko aza. 26a, 09:00

Hautaketa prozesua abian da dagoeneko, eta abenduaren 3a izango da izena emateko azken eguna. Lanbideren bitartez eman beharko dute izena interesatuek.

Azkoitiko Udalak, enplegua sustatzeko Urola Ekiten programaren barruan, balio anitzeko lau peoi kontratatuko ditu. Hautagaiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute, eta Urola Erdian erroldatuta; horrez gain, hautagaiek euskarazko maila altua izatea ere baloratuko da.

Profilei dagokienez, kontratatuko den beharginetako batek 35 urtetik behera izan beharko ditu, beste batek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duena izan beharko du, eta hartuko dituzten beste biak bazterkeria egoeran daudenak izango dira. Gainera, lau langile horietatik hiruk emakumeak izan beharko dute.

Kontratuak sei hilabeteko epea izango du, eta lanaldi osokoa izango da. Interesatuek dagoeneko eman dezakete izena, honako lotura honetan. Abenduaren 3a baino lehen eman beharko da izena. Udalaren webgunean kontsulta daitezke lan deialdiaren oinarriak eta baldintzak, osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide