Azaroaren 25a

Hainbat ikaslek bat egin dute indarkeria matxistaren aurkako aldarriekin

Anartz Izagirre 2021ko aza. 25a, 14:23
Azkoitia BHIn egin duten elkarretaratzeko irudia. (Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak)

Indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista lelopean, elkarretaratzea egin dute hainbat gaztek Azkoitia BHIko frontoian. Aurretik, hitzaldia izan da ikastetxean bertan.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunaren harira, hainbat ikaslek elkarretaratzea egin dute gaur, azaroak 25, Azkoitia BHIko pilotalekuan. Indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista lelopean egin dute mobilizazioa, Urola Erdiko Ikasle Abertzaleakek deituta. Horren aurretik, gainera, hitzaldia izan da ikastetxean bertan, Zergatik jasten dugu emakumeok indarkeria matxista? izenburupean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide