Azaroaren 25a

Kale-heziketa egitasmoko gazteek Azaroaren 25a irudikatzeko murala margotu dute

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren bueltan margotu dute zenbait gaztetxok murala.

Kale-heziketa egitasmoan parte hartzen ari diren gazteek Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari lotutako murala margotu berri dute. Zenbait emakume ezagunen aurpegiak irudikatu dituzte neska-mutilek muralean, eta horien alboaetan idatzi dituzte emakume izenak. Tximeleta moreen artean marraztu dituzte gaztetxoek protagonisten aurpegiak eta izenak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide