Azaroaren 25a

Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea deitu du udalak biharko

Anartz Izagirre 2021ko aza. 24a, 14:31

19:00etan izango da elkarretaratzea, plazan. Udalak mobilizazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Bihar, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna izango da mundu osoan zehar, eta Azkoitiko Udalak elkarretaratzea egingo du indarkeria matxista salatzeko. Erakundeak nabarmendu duenez, "sexismoaren hariak etetea eta berdintasuna" aldarrikatuko dituzte. 19:00etan izango da elkarretaratzea, plazan, eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Mobilizazio horren aurretik, udaleko Berdintasun saileko kideek trikotatutako tximeletak banatuko dituzte berdintasunaren aldeko sinbolo gisa, 18:00etatik aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide