Abenduan zortzi film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2021ko aza. 26a, 08:00

Guztira, zortzi film ikusteko aukera izango da datorren hilean herriko antzokian; helduentzako bost film, eta haurrentzako hiru eskainiko dituzte Baztartxon.

Datorren hilean, zortzi film emango dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako bost film eta haurrentzako hiru saio bat izango dira abenduan herriko antzokian. Helduen filmen artean honako hauek daude: Way Down, Bolante baten historia, La casa Gucci, Mamá o papá eta Petite Maman –zine foruma–. Haurrentzako, aldiz, honako film hauek eskainiko dituzte: Una familia feliz 2, Cuidado con lo que deseas eta Encanto filmak.

Hona hemen abenduan Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Abenduak 3: Petite Maman –zine foruma–.
  • Abenduak 4, 5 eta 6: Way Down.
  • Abenduak 5: Una familia feliz 2.
  • Abenduak 12 eta 13: Bolante baten historia.
  • Abenduak 12: Cuidado con lo que deseas.
  • Abenduak 19 eta 20: La casa Gucci.
  • Abenduak 19: Encanto.
  • Abenduak 25 eta 26: Mamá o papá.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide